Prest du Kutxa Fundazioak Bizi ala Iraun kontzertu zikloa

Date

14.03.25 - 10.05.25

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Ines Osinaga da aurten gonbidatutako musikarietako bat.
Ines Osinaga da aurten gonbidatutako musikarietako bat. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Abian da Kutxa Fundazioaren Bizi ala Iraun kontzertu zikloa, alderdi herrikoiaren aro berria, bere iraultza. Zortzi kontzertu eskainiko dira Kutxa Fundazioa Kluba aretoan, Tabakalerako lehen solairuan, 21.00etan. Sarrerak webgunean eskuragarri daude.

«Lehen bi edizioak harrera bikaina izan ondoren, Bidean Produkzioak-ekin elkarlanean, Bizi ala Iraun musika zikloaren aldeko apustua egin dugu berriro aurten», esan dute Kutxa Fundazioko ordezkariek. Herri musika klabe garaikidean berrinterpretatzen ari diren bertako, estatuko eta nazioarteko artistak eszenaratzen ditu zikloak.

«Benetakotasunaren, bilaketaren eta gure identitatea balioestearen aldeko oihua, erroetara eta tokian tokiko erreferenteak bilatzera bidaiatzea dakarrena, gaur egungo soinuekin nahasten direnak. Folklore garaikidea, sustraiak egungo ikuspegitik balioesten dituzten tokiko eta nazioko proposamen interesgarrienen bila jarraitzeko. Izan ere,  gero eta gehiago dira herri-musika gaur egungo klabean berrinterpretatzen ari diren artistak», adierazi dute.

Kutxa Fundaziotik, Bizi ala Iraun zikloaren bidez, bertako, Estatuko eta nazioarteko artistak gonbidatu dituzte iragana garaikidetasunera ekartzen duten proposamenak partekatzera. «Gure ustez, tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara», kontatu dute.

Aurtengo edizioan are gehiago zabaldu da ikuspegia, herri musikatara hurbiltzen diren proposamenak erakarriz. «Era berean, egunerokoa eta kostunbrismoak garrantzia nabarmena duten proiektuak dakarzkigu, eta musika erabiltzen du dimentsio kolektiboko gai pertsonalak aztertzeko», diote.

«Kartel anitza, baina, beste behin ere, gu garenaren sustraietara hurbiltzen gaituena, hauek berrinterpretatuz eta eguneratuz, ‘berritu ala hil, nekez biziraun edo distiratsu berpiztu’. Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza», gaineratu dute.

Honakoa da egitaraua:

03/14 Xabier Zeberio eta Iñar Sastre ‘Pause’
03/15 Ale Acosta
03/22 Ramper + JaiEgun
03/29 Angeles Toledano
04/04 Ines Osinaga
04/05 Maria Ruiz
04/30 Tarta Relena
05/10 Mitsune eta Joseba Irazoki

Emplacement

Kutxa Fundazioa Kluba
Andre Zigarrogileen Plaza, 1
Donostia. Gipuzkoa