Prisonnier Du Temps taldea Euskal Herrian

Date

06.06.25 - 07.06.25

Lieu

Bizkaia - Larrabetzu

‘Jacky’, Prisonnier Du Temps taldeko abeslaria zuzeneko batean.
Emanaldi biziak eskaintzen ditu Prisonnier Du Temps taldeak. (PRISONNIER DU TEMPS)

Prisonnier Du Temps talde frantziarra Euskal Herrian ariko da zuzenean gurean hitzartu duen bira txikian. Ostiral arratsez Gasteizen ariko da banda, Ttipia tabernaren kanpoaldean, eta larunbatean, berriz, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izango da hitzordua. Gasteizko emanaldia doakoa izango da, eta Larrabetzurako, berriz, egunean bertan eskuratzeko aukera izango da emanaldi hasi baino ordu erdi lehenago. Sarrerak 12 euroko balioa izango du, eta langabetuak eta ikasleak 10 euro ordaindu  beharko dituzte.. 

Prisonnier Du Temps

Lionel Cadiou ‘Jacky’ musikariak gidatzen du Prisonnier Du Temps banda frantziarra, besteak beste, Syndrome 81 taldeko kidea. Musikalki punk rock, post punk, hardcore, eta batez ere Oi! koordenadetan kokatzen da taldea, kantu oldarkorrak eta melodikoak uztartuz beraien kantuetan. Emanaldi hauetan ‘Comme un lion en cage’ diskoa aurkeztuko dute, labetik atera berri duten lana. Zuzeneko beroak ditu taldeak, eta Larrabetzu zein Gasteizen hori erakutsiko dute.

Gasteiz

Ttipia tabernaren kanpoaldean izango da larunbateko emanaldia, kale giroan, eta doako musika festan. We are Dotore markaren festaren barnean kokatzen da saioa, Harakin eta Vietcong 68 taldeak izango dituzte lagun afitxean. 18.30etan kamiseta berrien aurkezpena eta garagardo dastaketa izango da, eta 19.30etan piztuko dira anplifika gailuak. Harakin taldea Gasteiz bertatik datorren Oi! banda da, bidean sei kantu osaturiko ‘Skins Gasteiz’ casette diskoa besapean. Vietcong 68 taldea, berriz, musikari beteranoez osaturiko taldea da, besteak beste, Orreaga 778, Screamers & Sinners edo Hell Beer Boys taldeetako kideekin. Hauek ere lan berria aurkeztuko dute zuzeneko honetan, Tough Ain't Enough Records zigiluaren babesean kaleratu duten lan bikoitza.

Larrabetzu

Garratza Bookin kolektiboaren ekimenez ospatuko da Larrabetzuko emanaldia. Gaueko 21.00etatik aurrera Hori Bai gaztetxean izango da hitzordua, eta luxuzko taldeak izango dituzte afitxean lagun frantziarrek. Ameriketako Estatu Batuetatik egin zuten biran egin zuten bat Kaleko Urdangak eta Prisonnier Du Temps bandak, eta orain Larrabetzun elkartuko dira berriz. Gainera, disko berria aurkeztuko du Kaleko Urdangak, berriki kaleratu duen ‘Haria eten ez dadin’ lana. Emanaldia Legez kanpo taldeak zabalduko du, Arrasatetik musika arituekin datorren banda, aspaldiko partez berriz ere agertoki gainean.

Emplacement

Hori Bai gaztetxea
Hori Bai gaztetxea
Larrabetzu. Bizkaia

Liens