Resurrección Maria de Azkue gogoan, 75. urtemugan

Date

07.11.26 - 19.12.26

Lieu

Bizkaia - Bilbo

Urteurrenaren aurkezpenean parte hartu zuten ordezkariak.
Urteurrenaren aurkezpenean parte hartu zuten ordezkariak. (EUSKALTZAINDIA)

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864 – Bilbo, 1951) lehen euskaltzainburua izan zen, eta, horrez gain, alderdi askotako gizona: irakaslea, musikaria, apaiza, kazetaria, intelektuala eta folklorista. Azaroaren 9an, 75 urte beteko dira hizkuntzalari lekeitiarra zendu zenetik, eta Euskaltzaindiak lehen euskaltzainburua izan zenaren lana eta bizitza gogoratzeko egitarau zabala antolatu du (‘Herriaren ahotik Euskaltzaindira’).

Azkue hil zen egunaren 75. urtemugan, azaroaren 9an, astelehenarekin (urtarrilaren 10a arte egongo da ikusgai), erakusketaren estreinaldia izango da Bilboko Euskal Museoan, arratsaldeko 19.30ean. Erakusketa horretan, batez ere, Azkueren bizitza eta lan nagusiak jorratzen dira, Euskal Museoak lan eta objektuen bilduma horri eman dion ukitu museografikoak aberasturik.

Azaroaren 7an, larunbatarekin, eguerdi partean, edozenbat herritarrek parte hartuko dute Azkuek idatzitako testuen pasarteak irakurtzen, Lekeitioko Nautika plazan.

Azaroaren 9an, astelehenarekin, erakusketaren estreinaldia izango da Bilboko Euskal Museoan, arratsaldeko 19.30ean. 

Azaroaren 14an, Azkueren ‘Cancionero Popular Vasco’ edo ‘Euskal Kantutegi Herrikoia’ oinarritzat hartuta, Bilboko Koral Elkarteko eta Lekeitioko abesbatzako gazteen sailek, hau da, Euskeria eta Kantakai koralek, musika emanaldia eskainiko dute Euskal Museoaren klaustroan, 19etatik aurrera. 

Azaroaren 21ean, 12,00etan, hitzaldi mamitsua eskainiko du Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak Lekeitioko Azkue aretoan.

Azaroaren 27an, ostiralarekin, saio bikoitza egingo dute euskaltzainek Euskal Museoan. Alde batetik, 10.00etan, Akademiaren osoko bilkura egingo da eta, 12.00etan, Azkueren inguruko ageriko bilkura. Bigarren horretan, Bilboko Txistularien Bandak parte hartuko du.

Abenduaren 19an, larunbatarekin, Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzaldia Lekeitioko Azkue aretoan, eguerdiko 12.00etan. Eta hitzaldi horren ostean, ordu bata inguruan, Sabiño Madariagak eta Gotzon Loberak ‘Sustraia’ aldizkariaren berrargitalpena aurkeztuko dute leku berean.

20.00etan, Bilboko Koral Elkarteak eta Lekeitioko abesbatzak Bilbon emandako kontzertuaren erreplika emango dute Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen basilikan.

Emplacement

Euskal Museoa
Gurutze Kalea 10
Bilbo. Bizkaia