San Andres azokak Azkoitian, Eibarren eta Lizarran
Date
27.11.25 - 30.11.25
Lieu
Nafarroa - Lizarra

Azkoitian, Eibarren eta Lizarran egun handia izaten da abenduaren 30a, San Andres eguneko azokak burutzen direlako. Azkoitian, Andramaixek udako jaiak diren moduan, San Andres egunez Neguko Jaiak izaten dituzte. San Andresetako feriaren jatorria XVIII. mendekoa da gipuzkoar herrian. Gaur egun, feria eguna jai egun bihurtu da. Herri guztia kalera ateratzen da, herri kirolak ikustera, musika entzutera, azokan ibiltzera eta herriko hainbat ikastetxe eta taldek prestatzen dituzten txosnetan eskaintzen diren jaki goxoak dastatzera. Goizeko 10.00etan hasi eta 20.00etako erromeriarekin bukatuko da.
Eibarren jai egun handia da San Andres. Azaroaren 29a musikaz eta jai-giroz betetako eguna izango da, arratsaldetik goizaldera arte, eta azaroaren 30ean, San Andres Egunean, XLVI. Nekazaritza Azoka ospatuko da 9.30etatik aurrera, baina aurten ez da ohiko abere-azoka egingo, sektoreari eragiten dion osasun-alertaren ondorioz.
Lizarrako Feriak 28tik 30era ospatzen ari dira Nafarroako herri honetan. Diana gaiteroekin, artisautza merkatuak, pilota partidak, dastaketa herrikoiak... bada zer egin Lizarran egun hauetan- Igandea 30ean, Udalbatzaren irteera izango da 10.45etan, Erraldoi eta Buru Handien konpartsarekin.
Emplacement
Herriko erdigunea
Lizarra. Nafarroa