‘Schubert/Strauss’ kontzertu programari ekingo dio Euskadiko Orkestrak

Date

06.05.25 - 08.05.25

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Programa berriaren kartela.
Programa berriaren kartela. (EUSKADIKO ORKESTRA)

Euskadiko Orkestrak 2024-2025eko kontzertu denboraldiko hamargarren programari ekingo dio Donostiako Kursaal auditoriumean ostiralean, maiatzaren 2an, ‘Schubert/Strauss’ izenburupean.

Ondoren, euskal orkestrak ohiko gainerako hiriburuak bisitatuko ditu: maiatzaren 5ean Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioa, 6an Iruñeko Baluarte auditoriuma, 7an Euskalduna Bilbao jauregia eta 8an berriro Kursaal auditoriuma. Kontzertu guztiak 19.30ean hasiko dira.

Euskadiko Orkestrak jakinarazi duenez, Dinis Sousa Royal Northern Sinfonia orkestrako titularrak diseinatu du programa, eta gaua jorratzen duten bi lan entzungo dira, Suhar Koruak abestuak: Franz Schuberten ‘Gaueko abestia basoan’ lied korala, gizon ahotsetarako eta lau tronparako, eta Richard Straussen ‘Eguneko uneak’ kantataren laugarren mugimendua.

Bi obra koral horien artean, Euskadiko Orkestrak ‘Rendering’ interpretatuko du, 31 urterekin zendu zenean Schubert lantzen ari zen ‘10. Sinfonia’ berritzeko Luciano Beriok egin zuen sorkuntza lan hibridoa. Kontzertuak amaitzeko, Straussen beste obra bat entzungo da: ‘Arrosaren zalduna’ operako suitea.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Emplacement

Kursaal
Zurriola, 1
Donostia. Gipuzkoa