Shakespeareren obran oinarritutako ‘Rikardo III. eta ni’ estreinatuko da Gazteszenan

Date

08.11.25 - 24.04.26

Lieu

Gipuzkoa - Donostia

Antzezlanak asteburuan hasiko du bira.
Antzezlanak asteburuan hasiko du bira. (Ainhoa RESANO)

‘Richard III’ William Shakespeareren antzezlanean oinarritutako ‘Rikardo III. eta ni’ estreinako aldiz eskainiko dute asteburu honetan Horman Poster eta Dxusturi Teatroa konpainiek. Larunbatean Gazteszenan da hitzordua.

Oholtza gainean Eneritz Artetxe, Ion Zumelaga eta Leire Ucha aktoreak eta Pette Jaragoihen dantzari eta musikaria ikusiko ditugu agertokian. 

Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? bezalako galderak airean. Eta itaun denen gainetan hauxe: gutako bakoitza ote da Rikardo III.?

Xabi Payak ekarri du euskara testua. 50 pertsonaia ingurutik hiru aukeratu dituzte eta horiekin batera, hainbat pertsonaia, antzerkigile ingelesaren lan mardulari neurria hartu nahian. 

Shakespeareren beste hainbat lan ez bezala, ezezaguna da gurean Rikardo III. gaineko antzezlana, denboran atzera eta aurrera dantzan dabilen kontakizunean. Bi Arrosen Gerraren amaieran girotua dago, Leicesterren. Lancasterreko eta Yorkeko etxeak Boswortheko gudu zelaian ikusiko ditugu. Botere harremanak dira nagusi. Shakespeareren hasierako lana da.

Larunbat honetan Gazteszenan (19.30) estreinatuko dute eta ondoren etorriko dira Azpeitia (azaroak 14), Bilbo (urtarrilak 14 eta 15), Andoain (otsailak 20), Gernika (otsailak 21) eta Basauriko (apirilak 24) emanaldiak. Apirilaren 29an Thrsomson (Norvegia) eskainiko dute antzezlana. 

Sarrerak eskuragarri online

Emplacement

Gazteszena
Jaialai Kalea, 22
Donostia. Gipuzkoa