Skabidean, Ezpalak, Alarma Morea eta Gozategi Zuraiden
Date
20.07.25 - 20.07.25
Lieu
Gipuzkoa - Zuraide

Lapurdiko Zuraide herrian ere bestak ospatuko dira asteburu honetan, eta bide horretan musika proposamen polita prestatu dute larunbat zein iganderako. Larunbat gauez, Skabidean, Ezpalak eta Infernu taldeak ariko dira 10 euroko sarrera ordaindu beharko den gaualdiaan. Igandean, berriz, Alarma Morea eta Gozategik joko dute doako emanaldian. Bi gaualdiak disko jartzaileen saioekin borobilduko dira.
Larunbata
Musika koktelera ederra proposatzen dute Zuraiden larunbaterako. Skabidean taldearen reggae, ska eta rocksteady koloretsua, eta Ezpalak taldearen rock stoner oldarkorra gaualdi berean. Aurretik Punttu Kakotx txaranga ariko da kalez-kalez, eta amaitzeko Infernuren musika festa. Emanaldi honetako sarrerak 10 euro balioko ditu, eta 22.00etatik aurrera eskura daitezke tokian bertan. Skabidean geldiezin dabil udara honetan, eta emanaldi ugari hitzartu ditu bandak datozen asteetarako, Lakuntzako Hatortxu Rock jaialdian, Laudion, Larrabetzun, Gabirian, Tafallan edota Mañarian arituz. Ezpalak taldea, berriz, Oñati, Zeanuri, Bilboko Aste Nagusia eta Zestoa bisitatuko ditu abuztuan ‘Gatza’ kontzertu biraren barnean.
Igandea
20.00etan igoko da agertoki gainera Alarma Morea banda. Lau emakumez osaturiko banda da honakoa, kantu propioak eta kantuen ezagunen moldaketaz osatuz zuzeneko kantu zerrenda. Festara bideraturiko egitasmoa da honakoa, eta musikalki, runbak eta giro beroak dira nagusi, beti ere, aldarrikapena ahantzi gabe. Sarean kantu bakan batzuk zintzilikatu dituzte, baino ugariak dira eskaintzen dituzten zuzenekoak.
Ondoren, 22.00etan Gozategi taldearen txanda izango da, udako beste klasiko batzuk zalantzarik gabe. 90. hamarkadatik martxan, erreferente zuzen bat dira gurean, eta Euskal Herriko musika liburuan gordeta geratuko diren kantu asko idatzi ditu taldeak, besteak beste, ‘Kalanbreak’, ‘Nor-Nori-Nork’, ‘Porru Patata’, ‘Chiquitaco Can Tac’ edota ‘Nirekin’ bezalako ereserkiak. Gaualdia DJ Doy disko jartzailearen saioarekin amaituko da.
Emplacement
Plaza
Plaza
Zuraide. Gipuzkoa