Soziedad Alkoholika Laudion

Date

28.08.25 - 28.08.25

Lieu

Araba - Laudio

‘Confrontacion’ disko berria aurkeztuko du bandak zuzenean.
‘Confrontacion’ disko berria aurkeztuko du bandak zuzenean. (ALVARO FORONDA)

Abuztuaren amaierarekin batera Laudion San Roke jaiak ospatzen dira, eta aurten ere musika eskaintza oparoa prestatu dute jai egunetarako. Aurtengo egitaraua ederra da, eta besteak beste Chambao eta Su Ta Gar aritu dira orain artean gauak alaituz. Abuztuaren 28an, ostegun gauez, Soziedad Alkoholika  taldearen txanda izango da, eta 23.00 taularatuko banda Zumalakarregi kaleko agertokian. Emanaldian musika bidea errepasatuko dute, 1991 urteko lehen disko beltzetik, pasa den urtean argitaratu zuten ‘Confrontacion’ diskora bidai eginez.

1988tik egurra banatzen

Oso talde gutxik lortzen dute gurean 30 urteko baino gehiagoko musika bidea gauzatzea, eta are gutxiago etenik gabeko ibilbidean. Egiari zor, Soziedad Alkoholika taldean musikarien joan etorria izan izan da, baino oraindik orain eusten diote 80. hamarkadaren amaieran taldea sortzean izan zuten norabideari. Musikalki sustraiak tinko dituzte, eta hardcore, thrash eta metalaren arteko koktelera indartsua da taldearen berezko zigilua. Esandakoa argi ikusi daiteke estudioko azken diskoa duten ‘Confrontacion’ disko oldarkorrean, taldearen hamabigarren lanean.

Hala ere, Soziedad Alkoholika taldearen indar gunea zuzeneko emanaldiak dira, eta Laudion hori erakutsiko dute agertoki gainean. Disko berriko kantuekin batera ez dira faltako taldearen betiko kantuak, eta beste askoren artean ‘Polvo en los ojos’, ‘Tiempos oscuros’, ‘Palomas y Buitres’, ‘Ratas’, edota ‘Nos Vimos en Berlin’ bezalako kantu ezagunak entzuteko aukera ere izango da.

Emplacement

Zumalakarregi kalea
Zumalakarregi kalea
Laudio. Araba

Liens