Steady Rockets, ostiralean Bilbon
Date
06.11.26 - 06.11.26
Lieu
Bizkaia - Bilbo

Steady Rockets taldeak Bilboko Stage Live aretoan aurkeztuko bere disko berria ostirala 6an, arratsez. Taldearen iraupen luzeko lehen diskoa ‘Aireratzea’ izenpean kaleratu berri da, eta Bilbon eskaini behar duten emanaldiarekin bira abiatuko du talde bizkaitarrak.
Ateak 20.00etan zabalduko dira, eta kontzertu aurretik eta ondoren Pantx kolektiboko musika jartzaileak ariko dira kantuak jartzen. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren atari digitalean, eta bost euroko balioa izango dute aurrez eskuratu ezkero. Egun berean 7 euro ordaindu beharko dira txarteldegian.
Jamaikar doinuak
Lekeitioko eta Bilboko bederatzi musikariek bat egiten dute Sateady Rockets bandan. 2018 urtetik martxan, reggaea, ska, rock steadya eta jamaikar zaporeko musikak nahasten dituzte kantu koloretsu eta dantzagarrietan.
Zuzeneko disko txiki bat sarean zintzilikatu eta gero, ‘Eperrak’ kantu ezaguna moldatu zuten ‘Reggaean Jarrai’ disko bildumarako, non Euskal Herriko beste hamaika musika taldeekin batera gure folkloreko abestiak moldatu zituzten reegae giroetara. Azken urteetan entsegu lokaleko lanak eta zuzeneko emanaldiak tartekatu dituzte, eta sesio horietan sortu eta gauzatu da estudioko lehen disko luzea.
‘Aireratzea’ diskoa Santander hiriko A-Lone Ark Muzik estudioetan grabatu da, reggae munduan oso ezaguna den Roberto Sanchez soinu teknikaria izan dute lagun grabaketa saioetan. Taldeak sortutako bederatzi kantu berriekin batera, bi kantu ezagun moldatu dituzte reggae erara, kantuei bigarren bizitza bat emanez.
Alde baterik, Kepa Junkeraren ‘Bob Spok’ kantuari jamaikar kutsua eman diote, eta bestetik Lekeitioko herri-kantua den ‘Hamalau Kirriskarro’ dantzagarri eta bero bilakatu dute. Kantu berriak eta taldearen abesti zaharrago batzuk entzuteko aukera izango da Bilboko emanaldian.
Emplacement
Stage Live
Stage Live
Bilbo. Bizkaia