Steffen Morrison, Beltza Weekend jaialdiko izar

Date

02.09.26 - 05.09.26

Lieu

Nafarroa - Iruñea

Principles of Joy taldea.
Principles of Joy taldea. (Beltza Weekend)

Irailaren 2, 3, 4, eta 5ean, Iruñea berriro ere musika beltzaren Europako epizentro bihurtuko da. Atzerako kontaketa hasi da jada. Soul eta R&B musikaren bere unibertso bereziari leial, Beltza Weekendek bere zortzigarren edizioa ospatuko du, emozioa, dotorezia eta groove ugari ekarriko dituen programazioarekin. Inoiz baino europarragoa izango den edizio honetan, 45 musikari bilduko dira eszenatokietan, eta hiria erritmoaren eta dantzaren santutegi bihurtuko da.

Programazioaren buru izango da Steffen Morrison, Surinamen jaiotako eta Herbehereetan bizi den artista karismatikoa; harekin batera Principles Of Joy talde kementsua arituko da, Parisetik etorria, eta Doctor Velvet talde elektrizagarria, Amsterdametik iritsi berriak. Estatuko taldeen aldetik kalitate handiko proposamenak ekarriko ditu: Iruñeko Gregario de Luxe, Bartzelonako Memi Sillah & The Jeggaes eta Bilbotik etorriko diren The Cherry Boppers & Patricia Recklessen eskutik. Esan beharrekoa da, karteleko sei taldeetatik hiruk emakumeek gidatutakoak direla, honen bidez emakumeen presentzia indartuz.

Jaialdiaren komunitatea zabaltzeko eta nafarroako hiriburutik haratago ezagutarazteko asmoz, Beltza Weekendek aurkezpen festak antolatu ditu Miranda de Ebron, Tafallan, Logroñon eta Donostian. Dagoeneko eskuragarri dago bi eguneko abonua (rezio murriztuan: 50 euro + gastuak), Zentral aretoko kontzertuetara sartzeko, eta eguneko sarrerak (30 euro + gastuak). Ohikoa den bezala, aurrerago abonu fisikoak ere jarriko dira salgai kudeaketa gasturik gabe. Informazio gehiago: www.beltzaweekend.com

Emplacement

Zentral aretoa

Iruñea. Nafarroa