Sukena, bira amaiera Oñatin

Date

07.11.25 - 07.11.25

Lieu

Gipuzkoa - Oñati

Sukena taldeko sei musikariak.
Sukena taldeak ‘Berriz ere’ kontzertu bira etxean itxiko du. (BIDEAN)

Sukena taldeak emanaldi berezia eskainiko du Azaroaren 7an Oñatiko Gaztelekuan. Kontzertu honekin amaitutzat emango du bandak ‘Berriz ere’ kontzertu bira, 2025 urte honetan zehar kasik 50 kontzertu eskaini eta gero. Otsailean abiatu zuten bira 40 Minutu Rock elkartasun jaialdian, eta ostiralean etxean itxiko dute, lagunartean, eta berezia izango den emanaldian. Gaualdia Indabe taldeak zabalduko du 22.00etan, eta 23:30 aldera igoko da Sukena agertokira azken aldiz aurten. Sarrerak aurrez Oñatiko Txokolateixan eskura daitezke 12 euroen truke, eta sarean Oñati kultura atari digitalean. Egunean bertan 15 euroko balioa izango dute aretoaren leihatilan, denak aurrez saltzen ez badira behintzat.

Sukena

Naia eta Eider Herraez ahizpek beraien logelan jarri zuten martxan Sukena egitasmoa 2020 urte inguruan. Apurka-apurka taldekideak batzen joan ziren gaur egongo seikotea osatu arte, eta azken urteak errepidean eman dituzte zuzenekoak eskainiz. Musikalki pop giroak jorratzen ditu bandak, bi abeslarien ahotsak gidari.  2023 urtean debuteko diskoa kaleratu zuten ‘Guztia gordetzea ezinezkoa da’ izenpean, eta disko horri esker zaletuak pilatzen hasi ziren, emanaldiak eskainiz han-hemenka. 2025 urte honetan  ‘Ahots hura’  abestia kaleratu dute, non taldeak aurrera pauso bat eman duen bestelako erritmoetan sakonduz. Izan ere, Naia Herraez (ahotsa eta gitarra), Eider Herraez (ahotsa, gitarra), Iratxe Urzelai (baxua), Xabier Albistegi (bateria), Xanti Egaña (gitarra) eta Asier Igartua (gitarra) musikariek talde sendoa eratu dute, zuzenekoetan musikatik haratago doan ikuskizuna taularatuz, kantuei bestelako kolorea emanez.

Berriz ere

‘Berriz ere’ kontzertu biraren barnean 50 kontzertu inguru eskaini dituzte otsailetik gaur egun bitarte, guztiak Euskal Herrian. Gaztetxe, taberna, areto, edota jaialdietan aritu dira, Lakuntzan burutu zen Hatortxu Rock festibalean tartean, agertoki bakoitzen guztia ematen. Duela gutxi ere, Ura Bere Bidean ekimenean hartu dute parte Naia eta Eider Herraez abeslariek, taldeak lortu duen sonaren sari gisa. Orain, bira amaitzeko garaia iritsi zaio Sukena taldeari, eta kantu berrien bila entsegu lokalean sartzeko unea, disko berria izango denaren sorkuntzan barneratzeko.

Indabe

Emanaldia Indabe taldeak zabalduko du gaueko 21.00etan. Donostiako hiruko bandak ‘Ez banaiz’ diskoa defendatzen ari da agertokietan, 2025 honetan argia ikusi duen taldearen estudioko bigarren emaitza. Musikalki pop giroetan oinarritzen diren kantuak jorratzen ditu taldeak, batzuetan melodia gozoez, eta besteetan distortsioa zapalduz oihu artean. 



Emplacement

Gaztelekua
Gaztelekua
Oñati. Gipuzkoa

Liens