Tango Topaketa bueltan da Donostian, nazioarteko 200 dantzariren partehartzearekin
Date
02.05.25 - 04.05.25
Lieu
Gipuzkoa - Donostia

Donostiak urteroko Tango Topaketa berreskuratu eta 200 dantzari inguru bilduko ditu asteburu honetan. Agatak, Donostiako Tango Argentinarraren Lagunen Elkarteak lehen aldiz egingo du ekitaldia pandemiaren ondoren, jarduerak herritark guztiei irekiz.
Miramongo Parke Teknologikoaren sarreran, Bulebarreko Kioskoan eta Urnietako Oianumen egingo da topaketa egun eta ordu desberdinetan. Hitzordua ostiral honetatik hasi eta igandea bitartean da. Topaketak, milonga ezberdinetan banatutako 24 orduko dantzaldiaz gain, Estatu espainola, frantziar Estatua, Kanada eta Italiatik iritsitako 200 dantzari bilduko ditu.
«Donostia Hiria Nazioarteko Tango jaialdiaren lehen edizioak 25 urte bete dituenean, Donostiak pultsu tangeroa berreskuratuko du, hiria emozioa dardarka jarriko dutn jarduera batekin», adierazi dute.
Milonga hitzarekin bi errealitate desberdinez ari gara. Izan ere, tango generoaren ezaugarria erritmo azkarra eta kementsua da, tangoaren identitateaz bestelakoa. Horrez gain, herritarrak tango, milonga eta vals criollo dantzatzeko elkartzen diren lekuari ere milonga deitzen zaio. «Gune soziala da, giro abegitsu eta jai girokoa, eta tangoa maite dutenak bertan biltzen dira dantzatzeko, sozializatzeko eta musikarekiko eta dantzarekiko pasioa partekatzeko».
Gainera, topaketak tangoaren hastapen tailerra antolatu du, doakoa eta herritar guztiei irekia Dirdira musika eta antzerki eskolarekin elkarlanean. Marisa Merinok, Agata elkartearen sortzaileetako batek, emango du ikastaroa. Maiatzaren 3an 9etatik 11.30era izango da, Bulebarreko milongan ikasitako praktikan jartzeko.
25 urte topaketak, 30 elkarteak
Aurtengo topaketa sinbolikoa da sustatzaileentzat, 25 urte pasa baitira lehen nazioarteko jaildia egin zenetik.
Bere hogeita hamargarren urteurrena gertu du Agata elkarteak. 90eko hamarkadaren erdialdean, zaleek bultzatu zuten. Horietako asko oraindik lanean ari dira tangoa zabaltzeko ahaleginetan: Patxi Lopez Roldan, Javier Perez, Teresa Tejedor, Bakartxo Arabaolaza, Asier Galardi, Julio Guijarro, Mane Bruño, David Govillard, Esther Marraco, Maite Landa, Marisa Merino, Carlos Zapirain...
2000. urtetik hone urtero antolatu dute jaialdia bat. Baita hainbat ikuskizun eskaini ere.
Agata elkarteko lehendakari Esteban Zubiriak adierazi duenez «urteroko topaketa antolatzea ahalegin handia izan da, jakina, baliabide mugatuak ditun elkarte txiki batentzat». Goizez, arratsaldez eta gauez, «inor kanpoan geratu behar ez izateko» zazpi milongatan banatutako dantza orduek topaketen «puntu gorena» izan nahi dute.
Juan Ido, Mikel Rodriguez, Silverio Maquiera, Carmen Villafuerte, Joseba Pagola, eta Gustavo Dicri arduratuko dira zuzeneko musikaz. Musika txandatan antolatzen da milongatan.
Informazio osatua webgunean.
Emplacement
Bulebarra
Bulebarra
Donostia. Gipuzkoa