The Baboon Show Azpeitiako Sanagustin aretoan
Date
12.09.25 - 12.09.25
Lieu
Gipuzkoa - Azpeitia

Irailaren 12an The Baboon Show talde suediarra Azpeitiako Sanagustin aretoan ariko da zuzenean estudioko azken emaitza duten ‘God Bless you All’ diskoa aurkezten. Emanaldia ON taldeak zabalduko du, hainbat urte lozorroan izan eta gero, berriz ere martxan den rock banda gipuzkoarra. Oraindik sarrera batzuk geratzen dira emanaldi honetarako, eta Kulturaz atari digitalean eskura daitezke 27 euroen truke. Ateak 21.00etan zabalduko dira eta 21.15ean igoko da ON taldea agertokira. 22.30ak aldera izango da The Baboon Show taldearen txanda.
The Baboon Show
Suediako Stockholm hirian sortu zen The Baboon Show taldea 2003. urtean, eta geroztik etenik gabeko bidea egin dute zuzenekoak eta diskoak tartekatuz. Askoren esanetan, azken urte hauetan guztietan sortu diren rock banda handienen artean kokatzen da laukotea, batez ere, zuzenekoetan duten jarrera eta indarra lagun.
Izan ere, Cecilia Boström abeslariak gidatzen duen banda zuzenean eztanda egiteko prest den erloju bonba bat da. Punk jarrera duten rock kantu bero eta sutsuak lantzen ditu bandak, batzuetan 70 hamarraldiko garaje giroei keinu eginez, eta besteetan abiadura biziko kantu azkarrak erreferentzia.
Emanaldi honetan ‘God Bless you All Tour’ diskoa aurkeztuko dute, taldearen musika bidean hamargarren estudioko emaitza. Ez da hau taldeak urtea amaitu baino lehen gurean eskainiko duen emanaldi bakarra, eta bide horretan abenduan Jimmy Jazz aretoa bisitatuko dute, Gasteizen. Emanaldi honetako sarrerak salgai daude lotura honetan.
ON
Itxaso Gutierrez musikariak jarri zuen abian ON taldea 2012 urte inguruan. Aurretik Jauko Barik, Keike eta Xarma taldeetan ibilitako zen Gutierrez, eta ON sortzearekin batera abentura berri batean murgildu zen, beti ere rock koordenadetan. Bidean estudioko bi disko argitaratu eta kontzertu andana eskaini zituzten, zenbait bildumetan parte hartzearekin batera. Hainbat urtez lozorroan egon eta gero, 2025 urtean itzuli da banda agertokietara, eta egun, hiruko moduan taularatzen da ON, Maialen Urretabizkaia (baxua) eta Maialen Arana (bateria) musikariekin osatuz taldea.
Emplacement
Sanagustin Kulturgunea
Sanagustin kulturgunea
Azpeitia. Gipuzkoa