TOC, Mugan eta Herenegun Donostiako portuan
Date
18.07.25 - 18.07.25
Lieu
Gipuzkoa - Donostia

Donostiako Portuan Karmengo jaiak ospatuko dira uztailaren 16tik 20ra bitartean, eta urtero bezala musika eskaintza koloretsua prestatu dute jai egunetarako. Ostiral gauean TOC, Mugan eta Herenegun taldeen emanaldiak iragarri dituzte, egun bidea egiten ari diren hiru talde gazteekin osatuz afitxa. Mungiako TOC taldearen emanaldiaz gain, Donostiako bi talde gonbidatu dituzte, zer esana ematen ari diren bi proposamen interesgarri. Izan ere, musika loraldi polita dago hiriburuan, eta agertoki polita izan daiteke bi taldeak zuzenean ikusteko. Emanaldiak 22.30etan hasiko dira, eta nola ez, doakoak izango dira.
TOC
‘Jaioak hiltea zor’ izena darama TOC taldearen estudioko azken emaitzak. 2024 urteko neguan ikusi zuen argia lanak, eta lan hori defendatzen ari da Mungiako banda zuzenean. Denbora gutxian gauza asko egin ditu laukoteak, eta diskoak eta zuzenekoak tartekatu ditu urte hauetan guztietan. 2016. urtetik martxan rock musika ulertzeko modu berezia proposatzen du bandak, ahotsetan jarriz identitate puntu handi bat!
Mugan
2016. urtean sortu zen ere Mugan taldea Donostian. Musikalki folk eta pop giroetan abiatu zuten bidea, eta denboraren poderioz eragin berriak batu dira taldearen koktelerara, rockean gehiago sakonduz azken garaian. Pasa den urtean ‘Kontzertu bat galerari’ emanaldi berezia eskaini zuten Añorgako zineman, eta irudi eta audioz grabatu zuten. Sarean ikus daiteke emanaldi osoa, eta bertan taldeak jasandako garapena ikus daiteke argiki. Etxean ariko dira larunbatean, eta horrek, seguraski, motibazio puntu bat izango du.
Herenegun
Gazteagoak dira Herenegun taldeko kideak, baina badute bidea egina musika eszenan. Donostiatik ere, bestelako doinuetan abiatu zuten musika bidea, garaian bogan zegoen ska-rock doinu patxangeroetan sakonduz. Lehen diskoa koordenada horietan zetorren, baino azken urte honetan kaleratzen ari diren kantuen norabide berriak ikusten dira nabarmen. Hasierako erreferentziak erabat baztertu gabe, bide berrietan sakonduz. ‘Ekaitza’ eta ‘Minutu Bat’ kantuetan ederki somatu daiteke hori, eta portuko emanaldia aukera ederra izan daiteke taldearen egungo bidea gertutik ezagutzeko.
Emplacement
Portua
Portua
Donostia. Gipuzkoa