Tolosako Titirijai jaialdi beteranoak 43 urte bete ditu aurten
Date
22.11.25 - 30.11.25
Lieu
Gipuzkoa - Tolosa

Tolosako Titirijaik 43 urte beteko ditu azaroaren 22tik 30era ospatuko den edizioan. Aurten, 15 konpainiatako 17 ikuskizun ikusi ahal izango dira eta, guztira, 56 emanaldi eskeiniko dituzte.
Aipatzekoa da Tolosara lehen aldiz etorriko den konpainia bat. Jatorriz belgikarrak da eta O Quel Dommage du izena. Tolosara ‘Ma Tache’ ikuskizunarekin dator, International Children’s Festival of Bucarest jaialdian epaimahaiaren Saria jaso duen ikuskizuna eta International Children’s Festival of Kotor (Montenegro) jaialdian sormen lan onenaren saria jaso duena.
Eta, ohikoa denez, Tolosako dendetako erakusleihoetan txotxongilo erakusketa errepikatuko dute jaialdiaren egunetan eta aurten, Gabonetako kutsua eman beharrean, Gelederen maskaradun txotxongiloak izango dira protagonistak.
Emplacement
Topic
Tolosa. Gipuzkoa