Touche Amore Euskal Herrian
Date
25.01.25 - 25.01.25
Lieu
Lapurdi - Biarritz

Ameriketako Estatu Batuetako Touche Amore taldea Euskal Herrian izango da zuzenean Europa zaharretik zehar burutzen ari diren kontzertu biraren barnean. Urtarrilaren 25 arratsean Biarritzeko Atabal aretoan ariko da banda 21.00etatik aurrera, gurean eskainiko duten emanaldi bakarrean. Kontzertua 20.00etan hasiko da eta aurretik Trauma Ray eta Kill! Kill! Diana taldeek joko dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude Atabal aretoaren atari digitalean, eta 21 euroren truke eskura daitezke on line erosketan. Amaitzen ez badira, aretoan bertan eskura daitezke 25 euro ordainduta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Post Hardcorea
Post hardcore musika eszenan kokatu izan da beti Touche Amore taldea, baino ez diote muzin egiten screamo edo rock alternatibo giroko erritmoei. 2014 urtean sortu zen banda Kalifornia hirian, eta geroztik etenik gabeko bidea osatu dute zuzenekoak eta diskoak tartekatuz. ‘Spiral In A Straight Line’ disko berria aurkezteko biran izango da banda gurean, 2024 urteko urrian kaleratu duten estudioko azken lana besapean.
Energia handiko emanaldiak eskaintzen ditu bandak, intentsitateekin jolastuz, ekaitza eta barealdia uztartuz kantu bakoitzean ahots urratu eta gitarra zorrotz bezain bortitzekin. Musikalki erreferentzia handia dira, eta Euskal Herriko hainbat taldeetan ere eragin zuzena izan dute. Izan ere, ez da lehen aldia Touche Amore Atabal aretoan aritzen dela, eta 2023an eskaini zuten emanaldia oraindik gogoan, makina zaletu hurbilduko dira Biarritzera taldearen zuzeneko bortitz bezain ederraz gozatzera.
Emplacement
Atabal aretoa
37 allée du Moura,
Biarritz. Lapurdi