Txapelpunk, Skabidean eta La Fulla Zornotzan

Date

24.05.25 - 24.05.25

Lieu

Bizkaia - Zornotza

Iñigo Arrasate musikariak gidatzen du Txapelpunk banda.
Iñigo Arrasate musikariak gidatzen du Txapelpunk banda. (MURDERPINK)

Zornotzako lehen gaztetxea okupatu zenetik 25 urte bete dira egunotan, eta hori ospatzeko egitarau ederra prestatu du Matrailu gaztetxeko kideak. Oztopo guztien gainetik, tinko eutsi diote gaztetxeari Zornotzan, eta maiatzaren 24 gauean ospatuko dute Skabidean, Txapelpunk eta La Fulla taldearen emanaldiarekin. Emanaldia 21.00etan hasiko da, eta sarrerak 10 euroko balioa izango du. Lotura honetan eskura daitezke klik batean.

‘25 urtez alternatiba kulturala gorpuzten’ lelopean antolatu diren ekitaldien artean, musika festa izango da. Afitxeko lehen izena Txapelpunk da. Iñigo Arrasate ‘Txapel’ musikariak gidatzen duen barku pirata da Txapelpunk, musikalki, nola ez punk giroetara bideratua. Etsaiak taldearen etenaldi batean sortu zuen Iñigitok bere banda 1999 urtean, eta 25 urte geroago tinko eusten dio taldearen filosofiari: Punk musika zabaltzea, eta ondo pasatzea! Horrela bada, disko mordoa kaleratu ditu bandak azken urte hauetan guztietan, eta berriki kontzertu bira burutu du Japonian zehar. Talde formazioan aldaketa ugari jasan ditu bandak, baino Iñigitok eutsi dio egitasmoari. Gaztetxeen mugimenduan egin zen ezagun Etsaiak taldea, eta ederra izango da Txapelpunk Matrailun ikustea zuzen-zuzenean eta bizi-bizian.

Punk gordinetik, ska berora

Musika era erabat aldatuz, erritmo bero eta dantzagarrietan iritsiko da Skabidean talde nafarra. Gazteak izan arren badute eskarmentua eta hamarkada miresgarria burutu dute diskoak eta zuzenekoak tartekatuz. Musikalki Jamaikara begira dago Skabidean banda, ska, reggae eta rocksteady giroetan sakonduz, boogiea edo funkya bezalako estiloak ahantzi gabe. Taldeak estudioko bost disko luze karrikaratu ditu, eta disko bakoitzean aurrera urrats bat eman dute. ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020), ‘Hiri zahar zikina’ (2022) eta ‘Hau errepikaezina izan da’ (2024) lanak. Era berean ‘Maite Zenuen Hiria’ (2023) zuzeneko diskoa ere kaleratu zuen bandak, Iruñeako Gazteluko plazan grabatua, taldearen zuzeneko izaera biltzen duen kantu bilduma lana.

Emanaldian La Fulla taldea ariko da ere, Balentziatik datorren ska, rock eta mestizai talde borrokalaria. Skabidean taldeko lagunen gonbidapena jaso dute Euskal Herrian jotzeko eta ‘Hizkuntza askeen bira’ izenpean ariko dira bi egunez gurean. Zornotzako emanaldiaz gain, Iruñeako Arrosadia auzoko jaietan ariko dira zuzenean ostiral gauez, hemen ere Skabidean taldea agertokian lagun, eta Tatxers eta Biziraun taldeekin batera afitxa osatuz. Bira txiki honetan ‘Nucs de Vidre’ diskoa aurkeztuko dute.

Emplacement

Matrailu gaztetxea
Particular de San Pedro Etxetaldea
Zornotza. Bizkaia

Liens