‘Txillarreko sukaldaria’ Baionara iritsiko da

Date

17.02.26 - 20.02.26

Lieu

Lapurdi - Baiona

Pello Rubio, NAIZi eskaini zion elkarrizketa batean.
Pello Rubio, NAIZi eskaini zion elkarrizketa batean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martinenen ‘Txillarreko sukaldaria’ dokumentalak Euskal Herrian zehar egiten ari den birarekin jarraitzen du. Elgoibarko Txillarre baserrian bizi den Pello Rubio du ardatz dokumental honek. 1999an, bi mundu politikoki kontrajarri biltzea erabaki zuen: PSEko Paco Egea eta Ezker Abertzaleko Arnaldo Otegi. Isilpean ia sei urtez luzatu ziren elkarrizketak, azkenean, ETAren armagabetzearekin amaitu zen. 

Otsailak 20, ostiralean, Baionako Biltxokon egongo da ikusgai, 19.00etan. Aurretik, hurrengo astean data hauek finkatu ditu: Otsailak 17, Hondarribiako Etxean,  19.00etan; hilaren 18, Ataungo Herriko Antzokian, 18.30ean eta hilaren 19an, Elorrioko  Ateneoan, 18.30ean. 

Emplacement

Biltxoko

Baiona. Lapurdi