Urtz, disko berria besapean Gasteizen

Date

03.05.24 - 03.05.24

Lieu

Araba - Gasteiz

Urtz taldearen gaur egun formazioa.
Urtz taldearen gaur egun formazioa. (URTZ)

Maiatzaren 3an Gasteizko Urban Rock Concept aretoan ariko da zuzenean Urtz taldea. Emanaldia gaueko 21.00etan hasiko da eta ‘Esnatzean’ diskoa aurkeztuko dute bertan, taldearen estudioko azkeneko emaitza. Sarrerak aretoaren webgunean eskura daitezke 12 euroren truke, eta egunean bertan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago aretoaren leihatilan. Urtz taldea agertokietara itzuli zenetik ibilbide oparoa osatu du, eta Gasteizen eskainiko duen emanaldian hori erakutsiko dute.

Klasikoak

80. hamarkadaren azken urteetan hasi ziren Urtz taldearen lehen entseguak, baino ez zuten kontzerturik eskaini 90. hamarraldia iritsi arte. Lehen diskoekin iritsi zen taldearen arrakasta, batez ere Gaztea bezalako irratiek bultzatuta, milaka zale batu ziren Urtz taldearen doinuetara. Hamarkada sutsua izan zuen Urtz taldeak eta estudioko bost disko kaleratu zituen 2003 urtean zuzeneko azken disko batekin agur esan zuten arte.

Gerora joan-etorriak izan dituzte, horien artean nagusiena ‘Astiro’ diskoa eta kontzertu bira. Azkenik, 2017an taldearen aro berria hasiko da, Xabier Camarero abeslari eta gitarra jolea taldeko sortzaile kide bakar bezala. Taldekide berriekin egin dute aurrera eta kontzertuak normaltasunez eskaintzen ditu taldeak.

Atzera begira egon gabe, ‘Zabaldu ateak’ diskoa plazaratu zuen Urtzek 2019 urtean, eta bertan kantu berriak proposatzen zituen Pasaiako bandak. Musikalki betiko Urtz estiloari tinko eusten diote, baino kantu berrietan bada berrikuntzarik ere, diskoa grabatzen musikari berriak izan diren horretan. 2021 urtean, Iruñeko Gor diskoetxeak ‘Bizitzarekin dantzan’ diskoa plazaratu zuen, taldearen kantu ezagunenak biltzen zituen bilduma. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Esnatzean’ izena darama eta zazpi kantuz osatua dator 27 minutuko iraupenean. 2023ko azaroan ikusi zuen argia lanak, eta Durangoko Liburu eta Disko azokan aurkeztu eta gero, zuzeneko emanaldiak ditu jomugan talde gipuzkoarrak.

Emplacement

Urban Rock Concept
Urban Rock Concept
Gasteiz. Araba

Liens