Zeatikez Alegiko gaztetxean
Date
27.11.26 - 27.11.26
Lieu
Gipuzkoa - Alegi

Alegiko gaztetxeak 39 urte beteko ditu eta ekitaldi piloa prestatu ditu datozen aste eta hilabeteetarako. Antolatu dituzten ekimenen artean zuzeneko musikak garrantzi handia izango du eta bide horretan ugariak izango dira burutuko diren kontzertuak. Azaroaren 27an Zeatikez taldea ariko da zuzenean, Donostian sortutako talde gaztea. Emanaldia 22.30etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balioko ditu. Aurrez Iskina eta Hilario Berri tabernetan eskura daitezke, eta egunean bertan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago gaztetxeko atean.
Zeatikez
2024 urtean Donostian sorturiko talde gaztea da Zeatikez. Musikalki rocka eta popa uztartzen dituzte, eta melodia goxoko kantuak nagusi dira taldearen abesti zerrendan. 'Esan ez genuena' izenpean kaleratu da taldearen lehen diskoa, zazpi kantuz osaturiko EP lan txikia. 2025 urteko Gaztea irratiaren maketa lehiaketan 'Entzulearen Saria' eskuratu zuen seikoteak publikoaren babesari esker, eta gerora kontzertu piloa eskaini ditu bandak gurean. Mirian Arraiza, June del Campo, Iker Urbe, Izaro Larrañaga, Telmo Bastida eta Beñat Lizartza dira Zeatikez
Gaztetxeak 39 urte
Alegiko gaztetxeko urtemuga otsaila bitartean luzatuko da eta bide horretan kontzertuak izango dira asteburuetan. Abenduaren 19an Gaztetxe eguna ospatuko dute, eta gazte bazkaria egingo dute eta gauean Manillares Iturriaga taldea ariko da, Alegin bertan sorturiko musika kooperatiba. Herriko musikariek osaturiko bertsio talde anitza eta koloretsua d honakoa, eta jendearen parte hartzea garrantzitsua da emanaldian.
Urtarrilaren 8an Bele Raven eta Gere ariko dira zuzenean, elektronika eta erritmo dantzagarriak izango direlarik nagusi gaztetxe zaharrean. 15ean Esanezin ariko bestelako giroetan, eta 22an Mr. Luken eta Jagobaren txanda izango da. Azkenik, Urtarrilaren 29an Monsieur Le Crepe eta Rams eta Rumiren kontzertuaz gozatu ahalko da.
Emplacement
Gaztetxea
Gaztetxea
Alegi. Gipuzkoa