Kobazuloen Eguna ospatuko da zortzi leizetan
Date
14.03.26 - 22.03.26
Lieu
Nafarroa - Zugarramurdi

Lurpea elkartea 2008an sortu zen euskal lurreko kobak elkartzeko xedearekin. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari ‘seigarren kontinentea’ deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz. Beste ekintza batzuen artean, taldeak www.lurpea.eus webgunea jarri zuen martxan eta bertan jaso daiteke kobazulo guztien informazioa.
Aurten Kobazuloen Egunaren edizio berri bat ospatuko dute martxoaren 14 eta 15an Hego Euskal Herrian eta 21 eta 22an Ipar Euskal Herrian. Sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Arostegin Izarpe kanpinean dagoen Poods batean bi pertsonendako gau bateko egonaldia izango dute gosaria barne eta kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko hamar bono eta produktu saski baten zozketan parte hartuko dute.
Arrikrutz-Oñatiko koba, Ekainberri, Isturitz-Oxozelhaya, Mendukilo, Pozalagua, Sarako Leizeak, Zugarramurdikoa eta Urdazubiko leizeak osatzen dute elkartea.
Emplacement
Zugarramurdiko lezea
Zugarramurdi. Nafarroa