Aitziber Pz. Karkamo
Aitziber Pz. Karkamo

Ahaztuen memoria

«En mi infancia la vejez fue un signo de interrogación abierto al futuro». Modu honetan hasten da Mari Luz Estebanen "Andrezaharraren manifestua" olerki liburua. Poesiaren egunean izan nuen antropologia irakaslearekin egoteko aukera, hain zuzen, emakume zaharren gorputzaz aritzeko. Zahartzaroa berez ikusezina den gizartean, are nabarmenagoa da emakume zaharren kasuan. Badirudi traba egiten dugula eta gure gorputz zimurtuak gogaikarriak direla edertasun-kanon oso mugatuak dituen gizarte kontsumista batentzat.

Izan ere, zahartzaroan ikusezinak bihurtu bitartean, sistemaren mesederako izan ohi dira emakume gazteen gorputzak. Haiengan agindu, haiekin aritu eta haietaz baliatzen dira heteropatriarkatuaren semerik osasuntsuenak. Jakina da erabilerarik bortitzenak jazotzen direneko ondorioak zeintzuk diren.

Auzitegi batek ahaztua izateko eskubidea deritzona ukatu dio Diego Yllanesi. Eta guk, noski, ez dugu sekula ahaztuko Nagoreren gorputza gorpu bihurtu zuenak egindakoa. Ez dugu ahaztuko erailketa horrek Iruñean suposatu zuena. Eta ez dugu sekula ahaztu behar sistema hankaz gora jartzeko jaiotako mugimendu feminista geldiezina bihurtzeko bidean emakume zaharrek egindakoa, eta hartarako askok euren gorputza jarri zutela ere.

Recherche