Articles archivés dans 2013-04

0 commentaires

Besarkatu nazazu

Batzuetan gauzarik txikienak ere faltan botatzen dira. Etxetik kanpo denbora daramazunean, faltan botatzen dituzun gauzetako bat, zure ingurukoen besarkada bat da.

Kaleko istorio batek dioenez, kontzertua amaitu ostean, lagun min bat etorri zitzaion Francisi besarkada bat emateko eskatuz. Francisek noski, besarkatu egin zuen laguna, gogo handiz, zer gertatuko zen jakin gabe.

Besarkaren ostean, etxera joan eta bere buruaz beste egin zuen lagunak. Azken besarkada izan zen hura.

Eta hortik omen...

0 commentaires

9 hilabete

Ez da mundu perfektua hauxe, Jon Martinek dioen bezala, baina tira, denok egin beharko dugu zerbait... gure ondorengoek ere gozatzeko aukera izan dezaten...

...

Ongi etorri, ttiki,

Mundu honetara

Nahiz mundu perfektua

Ez den beharbada

Etorri zarenetik

Ederragoa da!

 

Gaurkoa Jone ta Oierri eskainia. Orain badakite, bihurtuko direla bi pertsona, hiru...

0 commentaires

Errepublika espainiarra

1931ko apirilaren 14an euskaldunak izan zinen lehenengoak errepublika aldarrikatzen. Eibarko Udalak, udal hauteskundeen ostean eta Madrilen zer gertatuko zen jakin gabe, monarkiarik ez zutela nahi eta errepublikano bandera zintzilikatu zuen. Hor hasi zen II. Errepublika eta ondoren etorri ziren gainontzeko herri eta hiriak. Baina ezin ahaztu dezakegu, aldarrikatu zen errepublika hura, Errepublika espainiarra izan zela, Estatu espainiarraren barnean eta altxatu zen bandera, bandera espainiarra...

0 commentaires

Euskara egun batean

Gaurko Euskal Herriko egunkarietan euskararen inguruko bi albiste ageri dira, alderdi politikoek gure hizkuntzarenganako erakusten duten interesaren adibide.Batean, Eusko Alderdi Jeltzalea protagonista; bestean Joan Tardá (ERC) eta Sabino Cuadra (AMAIUR).

1. Kataluniarrek euren hizkuntzarekiko erakusten duten maitasuna:

 

 

2. PNV-k Euskararekiko erakusten duen "maitasuna" (BERRIAn):

Bizkaiko Diputazioaren lan hizkuntza nagusia euskara izatea baztertu dute EAJk, PPk eta...

0 commentaires

Lacrosse

Estatubatuarrek badute eurena den kirol bat. Beno, eurena baino, bertakoa den kirol bat: Lacrosse-a. Kirol hau, gizon zuriak Amerika konkistatu aurretik natiboek jokatzen zutena da. Kirola baino, tribuen arteko arazoak konpontzeko erabiltzen zuten partida-guda izaten zen.

Kilometroko zelaiaren barruan, 100 pertsonako bi talde elkartzen ziren eta pelota beste taldearen “atera” eraman behar izaten zuten. Pelota makilen bidez garraitzen zen, baina makilek, pelotari baino gehiago...

derniers posts
derniers commentaires