1 commentaire

Saint Patrick's Day

Irlandarren eguna da gaur. Saint Pratic, edo Patrizio, irlandarren Santua da, zeltak kristautasunera bihurtzearen arduradun nagusia izan zen berau. Erromatarren inperio garaian esklabu hartua, haien atzamarretatik ihes egin eta erlijio kristaua besarkatu zuen.

Irlandarren eguna da gaur (martxoak 17). Saint Pratic, edo Patrizio, irlandarren Santua da, zeltak kristautasunera bihurtzearen arduradun nagusia izan zen berau. Erromatarren inperio garaian esklabu hartua, haien atzamarretatik ihes egin eta erlijio kristaua besarkatu zuen.

Bere inguruan dagoen kondaira batek dioenez, Patrizio zeltiarrei Santutasun hirukoitza azaltzen saiatzen ari zen (alegia Aita, Semea eta Izpiritu Santua bakar bat nola diren) baina zeltiarrak kontzeptua ulertu ezinda zebiltzan eta orduan, bere inguruan zeukan irusta (trebola edo shamrock) hartu eta hura erabili zuen azalpena borobiltzeko. Handik aurrera, irusta irlandarren sinbolo nazionala da.

Estatu Batuetan egun hau festa ofiziala da, jendea orlegiz jazten da eta desfileak eta antzekoan non nahi ospatzen dira. Arrainek ere ospakizunean parte hartu dezaten, Chicagoko erreka berdez pintatzen dute.

/
derniers posts
derniers commentaires