Naiz+ Naiz+

Arabieraz aritzeagatik hegazkinetik bota zutela salatu du youtuber batek

Arabieraz hizketan aritzeagatik bi gazte Delta konpainiako hegazkin batetik jaitsarazi zituzten pasa den asteazkenean Londreseko Heathrow aireportuan. Adam Saleh da gazte horietako bat. 1, 6 milioi jarraitzaile dituen New Yorkeko youtuber ezaguna da Saleh eta gertatuko guztia bideoan grabatu eta internetez zabaldu du.

Asteazken eguerditik bideoak 35 milioi ikustaldiak gainditu ditu Facebooken eta Twitterren, aldiz, 835.00 aldiz izan da elkarbanatua. Hegazkinetik, telefonoz amarekin eta bere lagun batekin, arabieraz hitz egiteagatik bota zutela salatzen du bertan. Ikusgarria da ere kanporatzen duten bitartean gainontzeko bidaiarien jarrera, izan ere, bidaiari bakan batzuk ageri dira haren alde, gehienek trufa egin eta eskuarekin agur esaten dioten bitartean.

Hegazkin arduradunak Poliziarekin hitz egin ostean, Saleh eta bere laguna beste hegaldi batean sartu zituzten. Salehk sare sozialen bidez eman zuen gertatzen zen guztiaren berri. Une batean gainera, Salehk berak erabilitako #BoycottDelta traola mundu mailan hirugarren erabiliena izateraino heldu zen, zazpi ordutan ia 222.000 mezu bilduz.

Bromak egitea gustuko duen youtuberra da Saleh eta hegazkinetan hainbat parodia egin izan ditu.

Delta hegazkin konpainia gertatutako ikertzen ari da.