Naiz+ Naiz+

Belaontzi baten istripua Zumaiako barran

Postontzira igorri digu ‘EfeEme’ erabiltzaileak honako erreferentzia, Baleike.com-ek bere webgunean jaso du Gabi izeneko erabiltzaileak Vimeon jarritako bideo hau.

Denak onik erreskatatu zituzten... non, zer, nola... Baleikek: «Denborale bortitzak atzean utzi ditugun arren, olatu handiak daude oraindik. Hala ere, batzuk itsasoratzea erabakitzen dute eta gero larrialdiak gertatzen dira. Interneten aurkitu dugun bideo honetako belaontziari gertatutakoa, adibidez: Zumaiako portura sartzen saiatu, barraren parean olatu batek kolpatu, ia erabat irauli eta zenbait lagun uretara erori. Azkenean, beste ontzi baten laguntzarekin (OlarruSub) denak onik erreskatatzea lortu dute, baina gertatutako ez zaie berehala ahaztuko».

...eta itsas denboraleaz gehiago GAUR8k argitaratu zuen erreportaje honetan: ‘Itsas denboraleak, aparra baino zalaparta’