Naiz+ Naiz+

Elkartasuna Val de Susako No TAVeko ekintzaileekin

Donostiako Bulebarrean eta Bilboko eta Iruñeko Italiako kontsulatuen parean AHT Geldituk eta Mugitu mugimenduak elkartasuna adierazi diete datorren asteartean epaituko dituzten Val de Susako (Italia) AHTren aurkako lau ekintzaileri. ‘Terrorismoa’ egotzita 30 urte arteko espetxe zigorra ezarri asmo dietela salatu dute bi euskal eragileek. Lau ekintzaileen aurkako epaiketaz informazio gehiago NoTav.info webgunean. Elkartasun mezuak ere ari dira jasotzen eposta bidez izena eta abizena emanda.