Naiz+ Naiz+

H28 hamabi hilabete irria eta iritzia uztartzen

 

Alea ikusteko

H28 komiki aldizkariak urtebete bete du gaur eta webgune berriarekin ospatu du egun handia. Hilero moduan gainera, hilabeteko 28. egunean, labetik atera berri den alea ekarri digute. Zenbaki berrian gainera, Mikel Orbegozo euskal presoaren komikia aurki daiteke.

Orain urtebete “Charlie Hebdo” astekariaren aurkako erasoak piztu zuen euskarazko aldizkari satiriko bat sortzeko asmoa. Asisko, Marko, Zaldieroa, Adur, If, Josevisky, Ainara Azpiazu Axpi edota Unai Iturriaga dabiltza besteren artean euskal marrazkilarien lan satirikoak biltzea xede duen aldizkari honetan. Hilabetero sareratzen dute alea, http://issuu.com/h28aldizkaria orrialdean.