Naiz+ Naiz+

Haurtzaro ikastola, kantuan


Xabi Solano Maizak Oiartzungo Haurtzaro ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egindako kanta da honakoa, Antton Kazabonen letrarekin. Musikaria eta idazlea, biak ala biak, ikastolako langile dira. Abestian Zuriñe Hidalgo, Pello Reparaz, Maider Zabalegi, Pirritx Porrotx eta Marimotots ikusi daitezke kantuan. Bideoklipa aldiz, Gaizka Peñafiekek egin du.

Ikasturte osoa buru belarri daramate urteurrenaz gozatzen, ospakizunen gailurra, baina, joan maiatzaren 6an izan zen egun osoko jaialdiarekin.