Naiz+ Naiz+

Indarkeria matxista feminismotik birpentsatzen

Indarkeria matxistari erantzuteko estrategia berriak birpentsatzeko tartea hartu zuen asteburuan Euskal Herriko mugimenduk feministak, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) osatzen duten talde eta eragileek antolatutako jardunaldietan. Tartean, 2013. urtetik indarrean dagoen erantzun protokoloa mahai gainean jarri eta aztertu zuten.

Pozik dira parte hartu duten emakumeak eta hurbildu ezin izan zutenentzat bideotxoa egin dute.

Era berean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) zer den eta nola sortu den azaltzen duen bideoa ere egin dute.