Naiz+ Naiz+

Kaixo.com 20 urte, iruditan

Bi hamarkada luze igaro dira kaixo.com euskarazko lehen bilatzailea sortu zenetik eta urteurren borobila ospatzeko izen bera duen dokumentala ekoiztu dute. Durangoko Azokan aurkeztuko dute,baina haren trailerra ikusgai da dagoeneko.

1997ko uztailaren 22an, Google sortu baino urte bat lehenago, sortu zen euskarazko lehenengo bilatzailea. Bilatzaile gisa jaio arren, urte hauetan guztietan beste hamaika zerbitzu eskaini ditu. Hala nola, interneteko euskarazko lehen txata, web bidezko posta elektronikoa edota Euskalmet jaio aurretik, zenbait udalerrietako eguraldiaren iragarpena.

Aurkezpen ofiziala abenduaren 10ean izango da, Durangoko Azokako Irudienean, eguerdiko 12.00tan.