Naiz+ Naiz+

Laudioko Aceros lantegiaren itxierako protestak, telebistan

Hiru hamarkada igaro behar izan diren arren, Aceros lantegiaren itxieraren aurrean Laudion izan ziren protestak pantailara iritsi dira. Zehazki “Cuéntame como pasó" telesailaren 294. atalean ageri dira Laudioko Aceros lantegiaren itxieraren aurkako protesten irudia. Errekonbertsio industrialaren garaira bidaiatzeko erabili dituzte Laudioko mobilizazioak.

Segundotxo batzuk besterik ez badira ere, Guardia Zibilaren tanketa bat ikusi daiteke trenbidetik ibiltzen. 80. hamarkadaren lehen erdialdeko irudiak dira, Acerosen itxieraren lehen fasekoak. Mobilizazio hartan, Aiaraldea.eus-en gogoratzen dutenez, gas-boteek hainbat zauritu eragin zituzten bildutako langileen artean. 

La Ventana de Laudio facebook taldeko erabiltzaileetako bat ohartu da detaileaz eta Aiaraldea.eus-ek zabaldu du lau haizeetara. [Aiaraldea.eus]