Naiz+ Naiz+

Liher, oholtza gainean

Donostiako Liher taldea izan da 'Oholtza gainean bakerik ez', eszena gaztea bultzatzeko egitasmoaren baitan, zuzeneko kontzertua grabatzeko aukera izan duen bigarren taldea. Topatu gazte proiektu komunikatiboaren eta Haize Bazterrak estudioari esker garbatu dute zuzenekoa. Hiru abesti daude ikus eta entzungai: Hilkutxa bat, 23 kilo eta kaiola.

Iruñerriko Hibakusha taldeak ere eskaini zuen zuzenekoa Gazte Danbadari begira sustatutako ekimen honetan.