0 commentaires

Oreretako lehen bloke txapelketa herrikoia izan da asteburuan

Oreretako Gazte Asanblada. Larunbatean, goiz goizetik giro paregabea izan genuen kabian. Hasiberrien sailean giro paregabea eduki genuen eta herriko jende askok parte hartu zuen. Hasiberrien finalak oso unkigarriak izan ziren...

> Bloke txapelketako bideo denak Youtubeko erabiltzailean.

> [Uztailak 6] Dena prest Oreretako lehen bloke txapelketa herrikoierako

> [Uztailak 2] Bloke txapelketa herrikoia Oreretan

... Nesken kasuan, gaztetxeko eskalada taldeko kide den Joanak eta Icia A Coruñako partaideak, lehia estua eduki zuten azken unerarte. Oreretakoga.info blokean behin eta berriz saiatu ostean, Icia partaide internazionalak eraman zuen txapela.

Mutilen kasuan berriz, 3 partaideren arteko berdinketa izan genuen eta Gazte 1+ez! blokean jokatu zuten txapela. Kasu honetan, gaztetxeko eskalada taldeko kide den Imanol eta Hernaniko Oihan eta Josu-ren arteko lehia izan genuen. Txapela Josu Arribasek (Hernani) eraman zuen eta 2.postuan berdinduak geratu ziren Imanol lopez eta Oihan Lujanbio (Hernani) .

Herrikoian berriz, oreretako jende ugarik hartu zuen parte eta giro ederra jarri zuten jendeartean, sufrimendu eta esfortzuz beteriko saiakera haiek. Herrikoian ere,  txapelak Galiziako bidea hartu zuen, kasu hontan Jabier Barbadillok irabazi zuen. Hemen ere berdinketa izan genuen 2. postua, Julen garmendia  (donosti) eta Jon zarautz (herneni)-ren artean.

Nesketan berriz, Leire Tapiak (Donosti) merezimendu osoz eraman zuen txapela.

Elitekoek espektakulo ederra eskeini ziguten euren salto eta bloke gogorrekin. Oreretakoga.info blokean adibidez, anketatik zintzilik amaitu behar zuten eta bloke gorria Anttonek bakarrik lortu zuen egitea. Maila honetan 3.postuan izan genuen berdinketa, David Ruiz (Orereta) eta David Uceda (Donosti)-ren artean. 2. postuan Jon Agirre sailkatu zen eta
txapelak oiartzunerako bidea hartu zuen Xabier galdosen eskutik.

Oreretako partaideak ere saritu genituen:

Oreretako Hasiberri hoberenak- mutilak- Aitor Galparsoro, Arturo Rodriguez, Jon Salbatierra eta Josu Ostolaza

Oreretako hasiberri hoberenak-neskak- Itziar Ostolaza, Itsasne Gomez de Segura, Jone Mendigutxia

Oreretako herrikoi hoberenak- mutilak- Imanol Herriondo, Arkaitz Anza eta
Zigor Arretxe

Beste sari batzuk ere eman genituen.

Gazteena- Ane Ostabe

Borrokalariena- Amets Badiola

Burugogorrena- Ander Torres

Lasaitasunez bloke gehien egin dituena (patxarosoena)- Xabier Lujanbio

Parte hartu gabe bloke gehien egin dituena (gazte1+ez! saria)- Lara Franco

Partaide laguntzaileena( elkartasun gehien erakutsi duena) - Igor Alvarez

Partaide mozkorrenari (kelerman)- Iker Alvarez

Eskerrak eman nahi dizkiegu hau posible egin duten guztiei: Urdaburu, Orereta ikastola, Kabia, Udala, kirol patronatua, gazte asanblada, Landare, sherpa, grafikas arana,  mariano,  zintzilik, herri bizia, hitza, hamaika,oreretakoga.info,topatu,naiz,txino, julen, naroa,gorrotxa, gurasoak, lanean ibili dien guztiei,turnoak betetzen egon direnei, blokeetan porteatzen ibili direnei, gure mezua ahoz-aho, kartel,mezu... zabaldu duten guztiei, ikusle eta parte hartzaileei, egunean bertan egon ezin izan dutenei , montajean lagundu diguzuen guztiei
eta Antton-i !

MILA ESKER DENOI AMETSAK EGI BIHURTZEAGATIK!!!

IRAILETIK AURRERA GAZTETXEKO BULDERREAN ELKAR IKUSIKO DUGU.

http://oreretakoga.info/2012/07/08/giro-paregabea-eta-partaide-asko-oreretako-1-bloke-txapleketan/
http://oreretakoga.info/2012/07/07/bloke-txapelketa-jarraipena/
http://youtu.be/jrq25SAsaxg

/