0 commentaires

Q’eswachaka, urtero berreraikitzen duten zubia

Postontzira igorri digute honako bideoa. Apurimac ibaiaren inguruan urtero berreraikitzen duten Q'eswachaka zubiaren istorioa da. Bi aldetara bizi diren jatorrizko komunitateek berreraiki ohi dute zubia Inken ingenieria teknikak baliatuz. Hiru egunean zaharra bota eta zubi berria eraikitzen dute denen artean. Itxuraz, Inken garaitik urtero errepikatu den langintza da.

/