0 commentaires

Txiruliruli...

Aspaldi ezagutu genuen Madonna Euskal Herrian eta aspaldi ezagutu gintuen berak ere. Izan ere, Kalakan taldearekin eskutik hartuta mundu bira egin zuen 2012. urtean. Orduko irudi eta bideoak konkistatu gintuzten eta haien itzala ikusi daiteke oraindik ere.

Kalaka eta Madonnaren arteko fusio hori irudikatzen duen bideo hau Facebooken aurkitu dugu, Euskal Herria Arte & Kultura / Basque Country Art & Culture orrialdean zehazki. Abendu hasieran eskegi zuten bideoklipa eta ordutik 500.000 aldiz baino gehiagotan izan da ikusia, eta 15.000 aldiz izan da partekatua.

/