I. Zunzunegi blog naiz+

Kolonbiako bakearen aldeko martxa Bruselan

Colombia: 65 años de guerra; basta ya!


1948ko apirilaren 9an, Jorge Eliécer GAITAN abokatu eta ordezkari politikoa hil zuten Kolonbian. Urte bereko otsailean, Gaitanek deitua manifestazio isila burutu zen Bogotan oposizioaren kontrako estatu krimenak salatzeko.

Data hura gogoratuz, eta homenaldi legez, Brusela, Belgika eta Europako zenbait kolonbiar eta jendarte eragilek manifestazio isila deitu dute, apirilaren 9rako “Colombia: 65 años de guerra; basta ya!” lelopean. Egungo bake elkarrizketak babesteko eta hauek zabaltzeko eskaera egingo dute, batetik; eta eredu sozial eta ekonomikoaren eraldatzea eta kolonbiarren berme politiko eta sozialak aldarrikatuko dituzte, bestetik.

Deitzaileak : Intal, Grupo Marcha Patriótica Bélgica, Congreso de los Pueblos, Plataforma Europea por la Paz, PCC en Bélgica, Arlac, Grupo Colombia. 

Informazio gehiago