I. Zunzunegi blog naiz+

Niqab-a ez kentzeagatik atxilotua

Bruselako tranbia geltoki batean niqab batekin jantzita zegoen emakume bat, Stephanie Djato,  identifikatzen saiatu zen polizia, joan den ostegunean, maiatzaren 30ean. Djatok nortasun agiria aurkeztu zuen arren, poliziak aurpegia erakusteko eskatu eta ezetz erantzun zuenean, komisaldegira eraman zuten atxilotua. 2010etik debekatuta dago espazio publikoetan niqab-a eramatea, Belgikan.

Komisaldegitik irten zenean, Djato ospitalera joan zen eta, gaur, bere abokatuak jakinarazi du Bruselako poliziari salaketa jarriko diola. Medikuaren parteak dio emakumeak garuneko lesio arina eta kolpeak jasan zituela.

Itziar Zunzunegi Etxebarria

Fabbio-Burqa-Wikimedia Commons