I. Zunzunegi blog naiz+

Polizia sindikatuak: Polizia indarkeria murrizteko plana ezean, grebara!

Belgikako polizi sindikatuek (SNPS, SLFP Police eta CSC Police) greba egingo dute irailaren 13tik 17ra; autoritateek ez badute polizia indarkeria murrizteko plan bat lantzen.

Polizia indarkeria eztabaida publikoan dabilen kontua izateaz gain, azken hilabeteotan, manifestarien kontra izandako polizia oldartzeak eztabaidan jarri dira. Poliziak berak barne ikerketak ireki ditu polizien jarrera bortitzak ikerketzeko.