Andoni Lubaki naizplus bloga

Heroi anonimoak 1

Zgotr10h3dqabi7yfpzbjvcs3gh6vgmlufblilbzxuwpx92ib
Andoni Lubaki gurutze gorria

Bizitza okertzen denean gizakiak duen onena ateratzen omen du (bakan batzuk txarrena ateratzen badute ere). Guztiak etxean geratzen zareten bitartean, ixilik baina lanean dihardute pertsona askok. Ezinbesteko bihurtzen dira gure segurtasuna bermatzeko; mediku, bolondres, kale garbitzaile, udaletxeetako brigadak, errefuxiatuak zaintzen dauden pertsonak, Gurutze Gorria, erizainak, eta abar. 

Gaur egun argazkitan ateratzen ez dena denborak irentsiko du (paradojikoa badirudi ere). Ahaztu egingo zaigu ikusi ez duguna eta imaginatu beharrean egongo gara. Betikoek asmatu ez dezaten nik, Andoni Lubakik eta NAIZ-ek kontatuko dizuegu.

Gaurtik aurrera eta krisialdiak irauten duen bitartean, kalera aterako naiz heroi anonimoak, istorio ezkutuak eta distopia honi argazkiak ateratzera. Ezingo dugu horrela esan ahaztu egin zitzaigunik, inor kontatu gabe geratu zenik. Futbolak eta periferiako politikak espaziorik uzten ez dien pertsona guztien garaia da; ezinbestekoak gaur eta beti izango direnak.