Xabier Martin

Facebook-ek Facebook konturik ez duten erabiltzaileen jarraipena egiten du ere

Belgikako Pribatutasun Agentziak egindako txosten baten arabera, Facebookek, facebook.com domeinua duten web orriak kontsultatzen dituzten internauta guztiei cookie-ak jartzen dizkie, baita publikoari irekita daudenei ere.

Facebook_like_button
facebook

The Guardian hedabide britainiarrak jakinarazi du Facebook Europar Batasuneko kontsumitzaileen babeserako legea "urratzen" ari dela.

Cookie hori "datr" izeneko fitxategi bat da, eta erabiltzailearen disko gogorrean instalatuko da, "Gustatzen zait" botoia sakatuz. Horrela, fitxategi mota horrek Facebooki jakinaraziko dizkio bisitatutako orrialde guztiak eta beste xehetasun batzuk ere, klik egin ondoren. Erabiltzaileak sare sozialean konturik ez badu ere, informazio hori bidaltzen jarraituko du cookie-a ordenagailutik ezabatu arte.

Lotura honetan sententzia bat ikus dateke (Europako sententzia) non azaltzen den hau guztia.

Sententzia irakurri (PDF)

 

www.iparra.eus