Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. Guda Zibila amaitu eta gutxira, Francoren erregimen faxistk, El escorialeko parajeetan, erregimenaren ikur nagusia eraikitzen hasi zen, El Valle de los Caidos. Nazionalcatolicismoaren monumento megalomano honen bidez, gudan eroritako frankisten oroigarria egin zuten, horretarako gudako presoen batailoiak erabili zituztelarik, lan hauek burutzen haietako asko bertan hil eta lurperatu zituztelarik. Azkenean, J.A. Primo de Rivera eta Franco diktadoreen mausoleo bilakatu zen. Zapateroren azken urtean, eraikin multzo honi buruzko aditu talde baten ondorio edo aholkuak argitara eman zituzten, eta honek gizartean eztabaida zaratatsua eragin zuen. 2013rako ordu batzuek baino ez zaizkigunean falta, oraindik orain, El Valle de los Caidos Españaren Patrimonio Nazionala da. Ba al dago munduan beste inon horrelako diktadore anker bati eta bere mugimendu faxistari eraikitako horrelako monumenturik?
Orain arte argitaratutako kapituluak:
- Españako demokrazia ustela: El mensaje navideño
- Españako demokrazia ustela: Reformas (1)
- Españako demokrazia ustela: Vencedores y vencidos (1)
- Españako demokrazia ustela: Hendaiako bilera
- Españako demokrazia ustela: El día de la hispanidad
- Españako demokrazia ustela: Castellanización
- Españako demokrazia ustela: El Movimiento NAZIonal (1)
- Españako demokrazia ustela: La División Azul
- Españako demokrazia ustela: Jose Antonio Primo de Rivera
- Españako demokrazia ustela: Carrero Blanco "Ogro"
- Aurore Martin Askatu!!