Jostari blog naiz

#Pixukideak... "Komun komunak!"

Dinamika berri bat jarri dute martxan Topatu.info gazte egitasmo komunikatiboko kideek. Ikasle eta gazte pixuetara jotzeko asmoa dute, pixuetako txoko izkutuenak agerian uzteko, baita komunak ere! Aurreratu daitekeena, pixuen eta haietan bizi diren kideen arteko lehia bizi-bizia izango dela. Ausartuko zinateke bideo honetan ageri diren xelebreei zure etxeko atea irekitzera?

Topatu.info:

Laister Topatu.info-n… Pixukideak, komun komunak!

Komun komunak dira pixuen epizentroa. Bertan egiten du talka elkarbizitzak. Edo, bertan indartzen da. Batek daki, pixu bakoitza mundu bat da. Lotsak albo batera utzi eta mundu horiek deskubritzeari ekingo diogu Topatun. Horretarako, baina, zuek nahi zaituztegu protagonistatzat, zuen etxeetako ateak (eta komunak!) irekitzeko eskatuko dizuegu! Adi, beraz!