Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Konstituzio Plaza

Eskuineko blokea aurrera doa Txilen, Extremaduran, Amerikan edota Europan. Halere, badirudi inboluzio politiko hori azaltzen duten arrazoiak ugari eta askotarikoak direla nahiz eta, nire ustez, arrazoi nagusia da ezkutatzen dena. Horratx.

Francesc Pi i Margallek zioskunez, berau Espainiako lehen Errepublikako presidentea izan zena (Espainia aldera Konstituzio federalista eraman zuena), "gobernu liberal baina ahule" monarkiaren joko tranpatian "alderdi erreakzionario eta tiranikoei" bide ematen die.
 
Horrela iritsi zen Fernando VII. absolutismoa berrezartzea, jakina, hori ahalbidetu zuten San Luisen 100.000 semeen inbasio frantsesaren laguntzari esker baina ezker blokearen ahuleziak bultzaturik azken finean. Horregatik orduko Donostiako Plaza Berriari "Konstituzio Plaza" izena eman zitzaion, zoritxarrez gaur arte irauten duena, konstituzio federalista ordezkatu eta gaur egun Donostiako kale-izendegia goraipatzen duen espainiar Karta Magna erreakzionario horren omenez.

Argi hitz egin dezagun, eskuinak irabazten badu, funtsean, ezkerra ez delako alternatiba fidagarria izaten da, jendeak haren aldeko apustua egin izan duenean iruzur egiten duelako eta, agindu dituen proposamenak aurrera eramateko gai izan ez delako. 

Horrek kalera eraman du Boric, eta ahalbidetu egin du Txileko Konstituzioa Pinochetek inposatutakoa izaten jarraitzea bai eta bere garaian ezkerrak proposatutako Konstituzioa ez onartze ere.

Eskuinaren blokeak Extremaduran irabazten badu, ezkerrak galdu duelako da, eta galdu badu, boterean egon denean iruzur egin duelako da, ezker alternatiboa izan ez delako, hain zuzen ere.

Egia da, esaterako, Fernando VII.ak ez zukeela espainiarren errege izatea lortuko atzerriko erreakzioaren laguntzarik gabe, eta egia da, halaber, erreakzio globalak eskuinari laguntzen diola beti, baina horrek ez digu ahaztarazi behar gorakada erreakzionarioaren arrazoi nagusia ezkerrak gobernatu duen lekuan etsipena sortu duela izan dela.

Ezkerreko politikak ez dira azaldu behar, egunez egun bizitzen direlako. Hori da bidea, berdin Santiagon edo Meridan.

Recherche