Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Ataungo esaera zaharra eta egungo prentsa zaharberritua

 

“El Mundo”ko azalak dio, “Podemosen arabera estigma kendu behar zaio Bilduri, eta 10 urteko ezkerreko gobernuak izango dira".

“El País”en, berriz, Jose Luis Abalos (PSOE) garraio-ministroak hauxe dio: " Aurrekontuetan Bilduk zentzu handiagoa izan du erantzukizunari dagokionez PPk baino".

“Eta Bilduko diputatu batek tiroa bota bazuen?” gaineratzen du “La Razon”ek bere azalan, "biktimek uste dute Gobernuak terroristak legitimatzen dituela, ehunka kasu argitu gabe egon arren". Argazkian hildako militar baten alaba agertzen da, piperpotoa eta guzti.

“ABC”-ren lehen orriak diogu “Sanchezek hurbildutako ETAko presoek ia 90 hilketa izan dituzte”, eta ez du biktima baten argazkia erabiltzen, hiru baizik.

Espainiako gobernuak Diputatuen Kongresuan ordezkaritza legitimoa eta demokratikoa duen alderdi politikoetako batekin, EH Bildurekin, egin ditzakeen akordioek traba egin nahi diete Espainiako eskuin fronteak eta, egun hauetan, haren hedabideen azalak direla medio inoiz lurperatu izan ez duten gerra-aizkora berriro lurpetik ateratzera jo du eta, bide batez, gogorarazi nahi izan du EH Bildu alderdi hori talde terrorista baten oinordeko ideologikoa dela.

Hori egia izan ala ez, zeren eta EH Bilduren herentzia egun Diputatuen Kongresua osatzen duten beste alderdi askorena bezain interpretagarria baita —eta nahikoa da gogoratzea gaur egungo Alderdi Popularra zer den, egun bizi osoko demokratatzat jaiki ziren erregimen frankistako sustengatzaile haiek, eta garai hartan Amnistia lege bati esker ezabatu zutela iragan guztia—batzuentzat egia ukaezina dago bakarrik: Bildu ETA da.

Balitz eta balego ez ginateke horrela biziko diote Ataunen.

Recherche