Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Bufoiak

Aurreko igandean, Euskal Herritik kanpo nengoela,  espainiar telebistako lehenengo kate publikoari kasu egin nion tabernan. Ohiko programa zen, nonbait, ematen ari zena, den-dena borboidarrei  buruzkoa. Hantxe azalduz joan ziren, hurrenez hurren, militarrak, apaizak, gorteetako jende printzipala eta, haien artean, Urkullu jauna bera ere.

Euskaldunok korta zer den jakin arren, jakin izan gabe ere jabetuko ginateke hor ikusitakoaz, Errege familiaren ukuilukoen bilduma zela han nabarmendutako gorteetako jende hura, alegia.

Berriki Urkulluren Gobernuak saritutako Jon Juaristik berak kaleratu berri du 'A cuerpo de rey' izeneko saiakeran (Ariel) “ historia ( espainiarrena, uler dezagun…)osoko eskuin gobernu ergelena dela dugula” dio. Halaxe pentsatu nuen nik Euskadiko lehendakaria halako konpainian ikusi nuenean.

Baina, kizkurraren kizkurraz, hori azaltzeko Jon Juaristiren aipua erabiliko nuenik ez zitzaidan inoiz otu. Izan ere, delako Juaristi hori oso ona baita bere idazlanei izenburuak jartzen nahiz eta ondoren datorrena, gehienetan, era eskasean idatzi. Gauza luzeak izkiriatu arren aski gaizki josiak izaten ohi dira eta, erudizioaren itxura eman nahi badu ere, wikipediaren arrastoak ezin izan ditu beti ezabatu ebaki/ezabatu bere ariketetan.

Dena den,  irainak ardatz dituen espainiar prentsan bere tokia eduki baduela ezin uka. Nagusiki gogoeta motzean ( ez laburrean, gero…) idazten den Espainiako hedabideetako luma gidari bihurtu da, honezkero, aurtengo Euskadi literatur sariaren irabazlea. Patetikoak izaten ari dira, ordea, ABCko bete zutabetxoan berari emandakoa justifikatzeko eginiko azken saiakerak baina, saikeraegilea denez, bide horri pozik jarraitu dio azken bolada honetan berari buruzko etengabeko hitz-jarioan. Okagarria.

Halere, plazaratu berri den bere liburuaren izenburuak dioenez, badaki zeini buruz idatzi eta zer esan, bere motzean…

Eta Urkullu jauna bezala, gorteetako jende printzipalen artean, ongi ikasia du bufoiaren zeregina Madrilen.

Fito Rodriguez. 

Recherche