Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Buru egitea

Buru egitea

 

Aurre egitea da, jarkitzea, ihardukitzea. Buru egitea burujabetzaren ardatza izaten da.

Monarkia garaian Erregea zen abertzale bakarra aberria berea zen aberria bera zen hein berean. Iraultza burgesetik aitzin, berriz, herria da subiraua eta, demokraziaren bidez agintzen du. Herri subirautza baita nazioaren abiapuntua.

Robespirren predikuak 1794an, Rousseauri nahiz Montesquieuri jarraiki, Errepublikari esker garatzen dela denon nazioa zioskun, herriaren boterea eta, gauzak horrela, legeak denontzat askatzaile bihurtu ohi zirelako.

Legerik ez dagoen tokian, Saint-Just zenak zioenez, tirania egoten da eta, aldiz, nazio legeak agintzen duenean, herria izaten da errege. Aberria ez baita toki bat, Saint-Justen ustez, maite diren gertutasunen multzo loteslea baizik, eta horregatik defendatu beharra dago bere askatasuna. Erregeari obeditu behar zitzaion Errepublikaren legeak, berriz, herria subiraua bezain aske bihurtzen dituen bitartean.

Hau guztia arautzeko Nazio Estatua antolatzen hasi zenean, ordea, boterearen mito modernoa hasi zen zabaltzen.

Halere, bai AEBetako 1776ko Filadelfiako Aktan baita 1789ko Frantziako “Giza eskubideen Agirian” ere herritar bakoitzaren askatasuna izan zen orain arte aipatu guztiaren oinarria. Hau da, gizakion eskubiderik gabe ezin esan ez nazio ezta herri askatua ere egon daitekeenik. Horregatik, hala Rousseau berak nola “ Giza eskubideen Agiria” ere zapalkuntzaren aurrean jarkitzearen edota ihardukitzearen eskubideaz aritu ziren. Injustiziaren aurrean buru egin ezean ez baitago herritarren arteko berdintasunik.

Erresistenzia, bada, eskubidea eta betekizuna delakoa hein berean. Hura gabe ezin esan, beraz, ez demokraziarik ez eta askatasunik dagoenik.

Errepublika modernoarekin batera sorturiko “ Giza eskubideen Agiria” (1789an) argia da Erresistentziarako eskubidea onartu  gabe ezin esan herritarrak egon daitezkeenik azaltzen.

Greba egunen harira, seigarren izan berria baita hego Euskal Herrian, ez dago gaizki, haatik, herri burujabetza bidean herritarron aurre egitearen eskubidea, legezko izateaz gain premiazkoa ere badela eta, finean, injustiziaren aurrean, eta egungo egoera justiziaz kanpokoa da guztiz,  denon betebeharra dela gogoratzea.

Recherche