0 commentaires

Demokrazia Ordezkatzaileak Demokrazia Zuzena debekatu

Igande honetako hauteskundeak direla eta hautetsi denek nahi dute, jakina, hautesleen onarpenaz gain, gehiengoa lortu ahal izatea eta, ahal dela, Gobernua gidatzea agintearen ordezkapenean oinarritzen den demokrazia sistema honetan baina gobernatzeko sistema hori, demokrazia alegia, noizean behin ordezkariak hautatzeko zeremonia baina zerbait gehiago bada. Egia da ohiko bihurtu zaigun demokrazia ordezkatzailearekin batera Demokrazia Zuzena ere badagoela gogoratu beharko genukela; gai bati buruz herriaren iritzia eskuratu ahal izatea erreferendumaren bidez, alegia, baina, Espainiako Erresuman behintzat, hori bera zigortuta izango da. Hau da demokrazia ordezkatzaileak Demokrazia Zuzena deritzana baztertu eta debekatu nahi du.

Hori izugarria izanda ere, are izugarriagoa izaten da jakitea izeneko demokrazia ordezkatzailea gobernatzeko amarrua besterik ez dela eta hala iritziak nola bozkak manipulaturik daudela.

Gaurko mundua fake-newsez eta egiaostekoez osatuta dago, haiek nola eraiki diren ez al dugu ikasi behar?. Madrilgo Complutense Unibertsitatean egindako ikerketaren arabera espainiarren artean ia %90ak ez daki bereizten fake-newsak eta informazio egiatia (González Fernández, R. 2006. “La mentira. un arte con historia”.http://www.apostadigital.com/revistav3/hemeroteca/ruben.pdf.4 https:// ).

Adibidez, AEBko 2016 hauteskundeetan Aita Santua Trumpen alde zegoela agertu eta zabaldu zen Facebooken bidez eta ia milioi bat aldiz partekatua izan zen. Ez zen egia, noski. Aita Santuak berak ezeztatu zuen hori baina, halere, jende andanak sinetsi zuen.

Hau oso inportantea da ulertzeko, adibidez, D. Trumpen garaipena Estatu Batuetako presidentetzako hauteskundeetan. Izan ere, bai Hillary Clintonek baita demokratek ere gehien batean, ohiko hedabide sistema: telebista, irratia, periodikoa, New York Times eta enparuak, landu egin zituzten. Ohiko prentsa eta hedabideak demokraten alde zeuden.

Trumpek eta Trumpen kanpainakoek zer egin zuten? instagram, whatsapp, facebook... erabili eta, orduan, haien informaziorik jaso egiten zuten bakoitzari emateko, noski, tratamendu informatiko baten ondoren, hark entzun nahi zuena, etorkinen inguruan, batik bat, islamismoaren erabilera dela bide, beldurrak sortzeko, etab.

Honek ekarri zuen gaurkoa, alegia, Fake Newsen trataera horrek eraman zuen Trump garaipenera. Eta, aldiz, ohiko informazio sistema, bai egunkariak eta bai ohiko hedabide guztiek, sekulako “kolpe” hartu zuten.

Edozein modutara ere, nahiz eta hedabideen erabilera hori oso berria izan, aipatu Trumpena betiko tranpa da, demokrazia ordezkatzaileak kudeatzen duena.

Facebooken kasuan, esaterako, Cambridge Analityca aferak erakutsi duenez, Internet Research Agencyak (Errusiak fake newsak sortzen eta zabaltzen dabilen internet egitura) AEBko 2016 hauteskundeetan eskua hartu zuen zuzen-zuzenean delako bots-en bidez erabiltzaile talde bakoitzaren arabera informazio moldatua emanez.

Baina, jakina, behar bezalako zabalpena izateko fake newsak aipatu gizarte taldeen mentalitatearekin bat egin behar du. Horrela lortzen dute zirrara eragitea, ez kualitatiboki izugarrizko informazioa zabalduz, nori berea emanez baizik. Bakoitzari aditu nahi duena eskainiz, alegia, egiantzekotasuna informazio egiati bihurtuz eta iritziak moldatuz.

Batere lotsarik gabe, egun, Cambridge Analyticak dio: "Orain 10 kanpaina egiten ari gara lehen ministroarentzat edo estatu presidentearentzat (Sanchezena barne?...) .Trumpen edo Brexiten kanpaina ere egin genuen eta irabazi genuen! ".

Askotan, ordea, irabazteko abstentzioaren alde egin behar dute, Trinidad/Tobagon egin zuten moduan eta, dirudienez, espainiar estatuan egiten ari diren bezala...

Eta, halere, demokrazia ordezkatzaileak Demokrazia Zuzena deritzana baztertu eta debekatu nahi du. Jakin, badakigu, haien helburua lortuko ote duten laster ikusiko dugu.

 

/
derniers posts
derniers commentaires