Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Erromako suntsiketa

Erromako erorketa erromatar inperioaren erorikoa ere izan zen. Egun hauetan, zeinetan munduaren begiak Erromara begira dauden, edo, zehazkiago, Erroman dagoen Vatikanoko estaturi so eginez, munduko ardo-kontsumitzailerik handiena den hari begira hain zuzen ere, ikusten duguna hileta bati eskainitakoa izateaz gain, egunotan zendutako azken Aita Santuaren elizkizuna da, alde batetik, eta, bestetik, hegemonia katoliko eta europar endekamenduaren erorketa ere bai.

Bistaratzen dugun espektakuluan adierazle denak dira inperio baten heriotza erakusten duten zeinuak.

Baina gogoan izan behar dugu antzinako Erroma inperiala ez zuela kanpoko etsai batek konkistatuta eta suntsitua izan, baizik eta, ustez, inperioaren menpe zeuden mertzenarioen eskuetan erori zela.

Alariko 410ean. funtsezko eragilea izan zen eroriko hartan, baina hunoek gauzatutakoa lurralde godoetan egindako inbasioaren ondorioz sortutako errefuxiatuen krisi gisa ikusi behar da. Herri godoek babesa eskatu behar izan zuten erromatar lurralde inperialean, non lurrak eta babeslekua agindu ondoren, enperadoreek eta senatuak gerra zibiletan eta mugako gerretan soldadu gisa erabili baitzituzten. Erromari egindako erasoa, errefuxiatu-mertzenario haiek bururatutako izan zen bete ez ziren ordain-promesen errepresalia gisa.

Bestalde, Palestinan, esaterako, Camp David izeneko bake hitzarmena bultzatu zen Egiptoko buruzagi zen Anwar el Sadaten eta Israelgo Menahem Beginen artean (1978), baina, indarrean jarri ez zenez, «Intifada» deituriko matxinadari ekin zioten palestinarrek.

Eta nork hil zuen Issac Rabin? bada, Igal Amir izeneko soldadu-ohi batek. Israelgo sionismoak, teorian erlijioaren eta estatuaren arteko bereizketa onartu arren, Torah ikasteko armadara joan beharrik ez izatea ahalbideratzen du. Dena den, Amir horrek, yeshiva hesder batean, hau da mintegi militarrean egin zuen bere soldadutza elite taldeetara pasatu arte. Bere anaiak, Haggai Amir goi mailako tiratzaileak, Rabin hiltzeko erabili zituen bala bereziak prestatu zizkion. Ez zuen, beraz, palestinar batek hil, Israelgo armadan hezitako judu ortodoxo batek baizik. Egiptoar armadako soldaduek Anwar el Sadat, bakezale arabiarra hil zuten modu berean, bestalde.

Gaurko Erroma Washington da eta haren inperioaren erorketa ere bere barne-barnetik eraginda izaten ari dela begi bistakoa da.

Recherche