0 commentaires

Herri Kontsulta defenda dezagun!

 

Urte batzuen ondorioz Donostiako Hiritar Kontsulten Arautegia finkatzen aritu ginen herritarretarikoa bat naiz. Jakina denez, aipatu araudiak, demokrazia zuzenaren praktika dela medio, udal arazoei buruz herriaren iritzia jaso ahal izateko aukera ematen zeuen baina, noski, egitear egon zen lehen herri- kontsulta (zezenketei buruzkoa) eta Donostiako Hiritar Kontsulten Erregelamendua bera ere kolokan geratu zen.

Izan ere, espainiar Gobernuaren ordezkariak Herri Kontsulten Araudiari jarri zion  helegitea epaitegiak onartu zuen eta ezin izan zen kontsultarik egin. Gogoratu behar dugu Araudia Donostiako Udalbatzak aho batez onartu zuela, hau da, alderdi politiko guztien oniritzia jaso zuela Juan Karlos Izagirre alkatea izan zenean.

Begi bistakoa da herritarron aurkako esku sartze onartezina izan zela hura. Gainera, Hiritar Kontsulten Araudia lortzeko bidean egindako prozesu eredugarriaz ere trufa besterik ez zen izan.

Horretaz gain, demokrazia parte hartzailearen gauzatzea bera bertan behera geratu zen  hura bideratzeko erregelamendua debekatu zenean eta, adibide gisa, pasa berri den Donostiako Aste Nagusian, inori kontsultatu gabe, berriro ere zezenketak egon direla besterik ez da gogoratu behar.

Beraz, orduko debekua salatzearekin batera, Donostiako Udal Gobernuari hau guztia gainditzeko behar diren neurriak har ditzala eta bide guztiak araka ditzala eskatu behar diogu eta, ahalik eta lasterren urratsak eman ditzan bai aurreikusita dauden kontsultak egiteko baita Araudia bera defendatzeko ere.

Denon arteko elkarlanak ekarri gaitu hona eta, ildo honetatik segituz, ez dugu onartu behar  demokraziaren aurkako eraso hura aurrera joan dadin.

Areago, beste kontsulta legalik egin ezean, Donostian 2018ko azaroaren 18an burutuko den herri kontsulta defendatzen ikusi nahiko nuke bertako Udaleko Gobernua, horrela, herriari hitza emanez eta orduan gurean erabaki zena babesten arituko delakoan…hala izan bedi!  

 

/
derniers posts
derniers commentaires